2022ko abesti gogokoenak (IV)

Iker Barandiaran

2023.01.10
Nazkauta nitxiok - Flash(Flash)
play_button
add_button
Etsaia, orpoan - Vulk(Erramun Maruri, Vulk)
play_button
add_button
Iluna eta argia - Harria(Hitzak: Mikel Garate - Musika: Aitor Aldanondo)
play_button
add_button
Terapia - Ødei(Ødei)
play_button
add_button
Azken arnasa - Barrakos(Barrakos)
play_button
add_button
Jostaleku ala infernu - Willis Drummond(Hitzak eta musika: Willis Drummond)
play_button
add_button
Inor begira izanda ere - MICE(Hitzak eta musika: Miren Narbaiza)
play_button
add_button
Matria - Ama Say(Ama Say)
play_button
add_button
Idi-bihotz - Bazka(Bazka)
play_button
add_button
Jodidu - Zikin(Zikin)
play_button
add_button
Grabitatea - Pasadena(Hitzak eta musika: Pasadena)
play_button
add_button
Lo - Orbel(Orbel)
play_button
add_button

Flash - Flash. Gipuzkoako kostaldeko boskoteak punk eta hastapenetako hardcorearen (non dago muga?) esentzia berreskuratzen du, autokritika latza egiten duten hitzekin, eta zuzenak zein aberatsak diren kantuekin. Hauxe taldearen debuta.

Vulk - Vulk ez da. Bilboko laukotea haziz doa diskoz disko eta etengabe entzuleak harritzen, beti pauso bat harago emanez. Etengabeko sorkuntza prozesu honetan suntsitu eta deseraikitzen dute, zerotik hasteko. Are gehiago, ingelesa erabat alboratu, eta euskararen aldeko apustua eginez.

Harria - Harria. Aitor Aldanondo musikari bergararrak bere hausnarketa eta bizipenak partekatu ditu ariketa ausarta den disko pertsonalean, non bidelagun esanguratsuekin doinu fronterizoak, oinarrizko rocka, folk gordina eta bestelako esperimentazioa landu dituzten.

Ødei - Terapia. Zaplazteko ederra eman digu iraganean bertsolari gisa ezagutu genuen Odei Barrosok bere bakarkako lehen lanean. 2Zio proiektuagatik bagenuen bere musika dohainen berri, baina honakoan zur eta lur utzi gaitu tematikan (ai! hegoaldekoen zilborrok) zein musikan.

Barrakos / Los Fresas - Barrakos / Los Fresas. Lazkaoko anaiek arkeologia musikala egiten dute, eta honakoan Barrakos taldearen maketa, 90eko hamarkadakoa, binilora ekarri dute, non antzematen den Buenawixtako punk-rockaren aitzindari izan zirela eta baita ere Andoaingo hardcore eskolaren ikasle fin.

Willis Drummond - Hala ere. Badu talde honek zerbait betidanik liluratu nauena. Izan daiteke kantu irmoak eta era berean melodia borobilak josten dituztela; edo beti hanka bat dutela rockaren egitura klasikoetan eta beste bat orain kiribilduan.

MICE - Lautada. Arabartu zaigu honezkero Eibarren sustraiak dituen Miren Narbaiza, gertutik jarraitzeko ahots eta sortzailea. Azken urteotan MICE izenpean dihardu arakatzen, jolasten eta lantzen iluntasunetik argitasunera doan sorkuntza paleta interesgarria. Honakoa hirugarren lana, osatuena.

Ama Say - Ero bomb. Ez ziren inoiz joan, baina haien lozorroak oso luze jo zuen. Oso noizbehinka, baina, agertokietara igotzen dira emanaldi itzelak eskainiz, sasoi betean daude-eta. Hara, bada, iraupen ertaineko lana erditu dute emaitz are eta bortitz eta askeagoan.

Bazka - Basoaren ilunean dantza. Espektatibak piztu ditu, arrazoizkoak, Estricallako kideen —Fer Apoa barne— proiektu berriak; are gehiago Galder Izagirre bateria jotzaileak lagunduta. Eta bada Kuraiaren berpizte batekin amestu duenik, baina emaitza bestelakoa da: giro apokaliptikoak, doinu pisutsuak eta Ferrek garatutako melodia sarkorrak.

Zikin - Zementua armosaten. Punkak badauka oraina eta etorkizuna, bai behintzat kontrakorrontean dabiltzan gazteen artean (eskerrak!). Lekeitioko laukote honek jakin du bere debutean punk zuzena, artifiziorik gabea, iluna eta era berean melodikoa oso modu txukun, sinesgarri eta ilusionagarrian (entzuleondako) lantzen.

Pasadena - Izpia. Libe Garcia de Cortazarrek eta Jon Basagurenek egiten duten guztia da aintzat hartzekoa eta interesgarria; eta zer esanik ez alboan izan ohi dituzten bidelagun finekin. Pasadena taldearen bigarren lana dugu hau, iluntasun eta sakonera berezia duena.

Orbel - Lur hezea. Baionako taldea bueltan dator hastapenetako post-rocketik harago: oraingoan hanka bat antigoaleko usadio konjuru paganoetan dauka, eta beste bat elektronikaren giro ilun, pausatu eta sarkorretan, ahots melodia oso nabarmenekin aberastuta.