Xalba Ramirez
2022.01.14Euskal futurismoaren alde
Arraunlarien moduan, atzera begiratu, aurrera egiteko. Arantzazuko apostuluak dantzatzen hasi daitezke, urteetako lehortearen ostean, abiatu delako bestelako begirada zabaltzen, sustraitzen. “Gure herriko eliza, kontzertu toki berria”, atera soinu sistemak kalera. Eskainiko diogu munduari soinu berririk? Edo estilo deitzen diogun klixeetan jarraituko dugu, bulegoetan idatzitako musikekin. 2021 la ostia izan da musikalki. Jarrai dezala 2022ak ere, euskal futurismo baten alde.