2020ko kantu eta disko kutunak (I)

Jon Urzelai

2021.01.07
Miguel 5g - Kau Kori Kura(Kau Kori Kura)
play_button
add_button
Desira - J Martina(J Martina)
play_button
add_button
I - Agirreak(Agirreak)
play_button
add_button
Maitarzun - Elena Setien, Grande Days, Xabier Erkizia(Hitzak: Jon Mirande-Musika: Elena Setien)
play_button
add_button
Eroa (Braulio) - Braulio
play_button
add_button
Zaldi emozionalak - Petti(Hitzak: Harkaitz Cano-Musika: Petti)
play_button
add_button
Intzak/n higatik - Oki Moki(Oki Moki)
play_button
add_button
Hitzen hitzak - Peru Galbete(Peru Galbete)
play_button
add_button
Ero - Hatxe(Hitzak: Peru Galbete-Musika: Idoia Hernandez)
play_button
add_button
Burua bueltaka - Abaunz(Xabier Bastida Uzin)
play_button
add_button
Besamotza - Jah Goikoa eta Reggae Zaharra(Hitzak: Jakoba Errekondo-Musika: Joseba Tapia)
play_button
add_button
Oasia - Izaki Gardenak(Hitzak: Jon Basaguren-Musika: Izaki Gardenak)
play_button
add_button

PARENTESIA

Nor zara zu? diskoa kaleratu zuen apirilean Peru Galbetek eta hitzak baino ikurrak erabiltzea egokiagoa iruditu zitzaion bertako seigarren abestia izendatzeko. "()" deitzen da kantua eta arpegio soil batzuk eta bi emakumeren arteko elkarrizketa dira bertan entzun daitezkeen soinu nagusiak.

“Aste honetan ezetz erabaki genuen, azkenean, eh? Badaezpada. Oraingoz ondo doaz kontuak han; ez dago kasu bakar bat ere. Erizainak 15 egunez jarraian ari dira lanean, beti berberak. Oraingoz, dena ondo doa. A ze birusa ekarri diguten txinatarrek… Badakizu zer gertatzen den? Gaur egun asko mugitzen gara, batetik bestera. Egun bat edo bi gustura hartzen dituzu, eh? Baina…”

Parentesiek azalpen bat omen dakarte, ohar bat. Zerbait argitzeko funtzioa dute, informazio gehigarria eskaintzekoa. Testuaren zati bat ingurutik isolatzeko ere baliagarriak dira. Peru Galbetek “Ikusezin” eta “Estralurtarrena” abestien artean kokatu ditu parentesiok.

Sigur Rós talde islandiarrak ere badu () izeneko disko bat. Izenik gabeko 10 kantuz osatuta dago eta volenska hizkuntza asmatuan abesten du Jónsi abeslariak bertako pieza guztietan. Volenska hizkuntzako hitzek ez dute ageriko zentzurik eta hitza bera, volenska, hopelandic gisa itzuli izan dute ingelerara. Guk ere antzeko saiakera egin eta euskarara esperantzera gisa ekar genezake.

Ez dakit aurtengoari hitzak jartzeko prest gauden oraindik, ezta giro hotsak deskodetzeko gai ote garen ere. Datorrenaren erritmoan dantza egiten saiatzearekin aski, ziurrenik. Jazotakoa, tragikoa izanagatik, etorri den moduan joango den hondamendi bat besterik ez da izan, agian; litekeena da amaiera bertan egotea. Kontrara, zenbaitek gertakariok garai baten epilogotzat irakurtzeko tentazioa izan du, edo, bestela esanda, hau guztia datorkigunaren hitzaurre bat besterik ez dela izan azpimarratzekoa.

Aldaketa bortitz, kolapso simulakro eta abarrei axolagabe, bitartean, musika. Jaso dute kolpea musikariek eta aretoek, teknikariek ere ez nolanahikoa. Jaialdi erraldoiek ere atseden hartu dute uda batez, pentsa. Streaming plataformak eta haien argi-ilunak dira, beharbada, indartuta atera diren bakarrak. Panoramaren beltza gora-behera, gure musikarien jarduna ez da eten eta uzta aberatsa utzi digute beste behin, garai hobeak ere etorriko direla gogorarazteko. Hori da, behintzat, esperantza.

Diotenez, parentesi bat izan da 2020a, besterik ez. Ireki orduko itxi den parentesia ala ikur bakarra, hasiera edo amaiera ematekoa; hori da kontua, ordea.

DISKOAK

  • Muskulo - Esan gabe doa (Mukuru)
  • Ander Unzaga – // /// (Forbidden Colours)
  • Amorante – Bat edo hiru (Forbidden Colours)
  • Raitx – Abereek erantzungo balute (Balio Dute)
  • Odøn – Parasitic fungi (Haus of Beats)
  • A. Maiah – Psychedelic Populism Vol. 1 eta 2 (Egilea editore)
  • Nigara Zuek – Zabortegitik salbatuak (Egilea editore)
  • Subsistak and the Aggromondarrak – Dantzalekuan
  • Lepora – Lepora (Bonberenea Ekintzak)
  • Testura – Testura (Forbidden Colours)
  • Burrundaria – Burrundaria (Balio Dute)
  • Sara Zozaya – I (Airaka)

ABESTIAK

  • Kau Kori Kura – Miguel 5G
  • J Martina – Desira
  • Agirreak – I
  • Elena Setien, Grande Days eta Xabier Erkizia – Maitarzun
  • Braulio – Eroa
  • Petti – Zaldi emozionalak
  • Oki Moki – Intzak/n higatik
  • Peru Galbete – Hitzen hitzak
  • Hatxe – Ero
  • Abaunz – Burua bueltaka
  • Jah Goikoa eta Reggae Zaharra – Besamotza
  • Izaki Gardenak – Oasia