Jendeak uste duen baino disko gehiago argitaratzen dira urtean zehar. Disko berrien produkzioa handia da zinez gurean, nahiz eta hauetako disko askok apenas izan islarik ohiko komunikabide eta prentsan. Ez dira ikusten. Ez dira era masiboan entzuten. Baino hor daude.
Musika krisian dagoela esaten diguten garai hauetan, oraindik orain bada zer entzun. Sorkuntza aldetik inoiz bizi dugun garai oparoenean gaudela pentsatzen dut. Musikalki, anitza eta askotarikoa da gure musika eszena, era guztietako taldeak topa daitezke, eta hauetako asko eta asko, euskaraz. 12ko zerrenda motz geratzen da kantuak aukeratzeko garaian. Izebergaren punta besterik ez da honakoa. Zirrikituetan bilatzea besterik ez dago, gauza interesgarriak kaleratzen direla jakiteko.