PRIBATUTASUN-POLITIKA
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (aurrerantzean, DBLO) eta haren arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Euskal Editorea SLren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Izan ere, Euskal Editorea SLk Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.
Euskal Editorea SLk erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Euskal Editorea SLk, hain zuzen, datuen babeserako autonomiako, estatuko eta Europako erakundeek emandako aholku, berrikuntza eta gidalerroak erabiltzen ditu.
2.Datu pertsonalak biltzea
Euskal Editorea SLk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Euskal Editorea SLk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun-politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
Webgune honen bitartez zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistra ditzake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
3.Jakinarazpenak hirugarrenei
Erabiltzaileak baimen zehatza ematen dio Euskal Editorea SLri bere datuen tratamendua eta erabilera Euskarazko Komunikazio Taldea SA osatzen duen taldeko enpresa guztiei eta Berria Hedabideak Fundazioari uzteko, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.
4.Interesdunen eskubideak
Euskal Editorea SLk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide-, zuzenketa-, ezeztapen- eta aurkaritza- eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Euskal Editorea SLri: Martin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa), telefonoa: 943 30 43 45 edo, bestela, datuenbabesa@berriataldea.net helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
5.Segurtasun-neurriak
Euskal Editorea SLk, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun-neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Euskal Editorea SLren erantzukizunpekoak.
6.Indarraldia
Euskal Editorea SLk beretzat gordetzen du pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Euskal Editorea SLk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Euskal Editorea SLk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.