Ondarea

badok

2017.06.05

badok

‘Maitaleak’ (Elurretan, 2007)

Elurretan maitaleak

Euskal Herrian dugun proiektu ausarta da Elurretan. Lehen aldiz, euskarazko pop gordin eta askeena erakutsi digu talde honek. Muga guztiak hausten dituzte eta samplerretan oinarriturik Beach Boys, Her Space Holiday, Devendra Banhart edo The Postal Servicek ingelesez egindakoa gure hizkuntzan egin dute. Pena da zuzenekorik ez eskaintzea. Behintzat bere sormena amaigabea da. Nahiago ditut euskaraz gazteleraz baino: Elurretan canta a Kirmen Uribe parentesi bat izan zen beraien ibilbidean. Maitaleak, aldiz, aurreko lanetan erakutsitako arima dakar. Ziur egon uda alaituko digun soinu banda dela honakoa.

Testua: Arkaitz Villar (The Balde aldizkaria)

ETIKETAK:Arkaitz VillarDisko KritikakDiskoakElurretanHemerotekaKirmen UribeOiangu DiskakThe Balde