Ondarea

badok

2018.01.10

badok

‘Argi tirrintan…’ (Urria, 1978)

Urria

Iparraldean grabaturiko disko honetan, kantu gehienak aintzinako moduan grabaturiko dantzak eta jatorri desberdindun kantuak ditugu, hau guztiau euskaldun folklorearen muga geografikoen barnean. Testuek —gaztelaniazko bi kantu— langile eta batipat abertzale ñabardura daukate.

Urria seikotean, bi izen agertzen zaizkigu gailen: Jose Agirre, diskoko gaztelaniazko kantuen egilea, eta Pantxoa Axiari. Disko honen produkzio, finantziaketa eta banaketa taldeak berak egiten du.

Urriaren musikan Behe Nafarroako musika (“Lantzeko ihauteriak”), bertsolari tankera (“Ene maitia…”), bretoi musikan finkaturiko eboluzioak (“Goizean Goiz jeikirik”), molde klasikoz eraturikoak (“Camarada andaluz”, “Zapatero”) eta freskotasun eta zentzu berriz eraturikoak (“Loiolako fandangoa”, “Azpeitiko kaleetan bidekoa arin arin”) etab. Hitz bitan, gazteek eginiko herri kantazko disko bat, non aurki baitaitekeen askatasunaren alde erorientzako omenaldia, zapaltzaileei eginiko kritika, herriarekiko maitasuna eta ihauteri musikaren alaitasun beroa. Hau guztiau, taldearen posibilitateetan sinestarazten zigun zentzu gazte eta moderno batez desarroilaturik. Eta sinestarazten zigula esan dut, zeren eta azken berrien arauera taldea banatu baita.

Testua: Karlos Arko (Anaitasuna aldizkaria, 378. zenbakia)

ETIKETAK:AnaitasunaDisko KritikakDiskoakHemerotekaKarlos ArkoUrria