Musika

badok

2018.07.20

badok

Xabi Bandinik bakarkako bidea hasi du

Xabi Bandini Kerobia taldeko kide ohiak bakarkako ibilbidea hasi duela iragarri du Gor diskoetxeak gaur. Etxean grabaturiko lau abesti jarri ditu entzungai bere web orrian, eta udazkenean diskoa argitaratzeko asmotan da. Begibakar izenburua izango du eta egunotan Lorentzo Records estudioan nahasten ari da.

41697141220_ea4837cf25_k

Xabi Bandinik lau kantu jarri ditu bere web orrian.

Bandinik berak bere web orrian dioenez, denboraldi batean musikatik kanpo ibili ondoren ezin izan dio kantuak sortzeko tentazioari itzuri egin. “Argi dago abesti bat konposatzearen eta kantatzearen indar terapeutikoa handia dela”. Madrilen, “29 metro karratuko pisuan”, konposatu ditu abesti berriak. Udazkenean diskoa argitaratzea espero du Bandinik, “pertsonala, edukiarekin, haritzarekin baina denbora luzea upelean pasa gabe. Soila eta sentitua”.

Kerobia desegin ondoren, taldekideek Anticontinente sortu zuten 2015ean.

ETIKETAK:AnticontinenteGorKerobiaXabi Bandini