Musika

badok

2020.12.25

badok

TOCen lehen diskoko single eta bideoklipa estreinatu dugu

TOC taldeak 2021. urtean argitaratuko du bere lehen disko luzea, Zidazun. Mungiako (Bizkaia) laukoteak Urtzi Izaren estudioan grabatu ditu diskoa osatuko duten 12 abestiak. Horietako bat “Anegauta”, gaur BADOK atarian estreinatzen dugun singlea. Estibaliz Gutierrez artistak zuzendu du abestia zabaltzeko egindako bideoklipa, eta Unai Dominguez izan da antzezlea.

Diskoak ez du oraindik argitaratze datarik. Izan ere, lana editatu ahal izateko aurresalmenta jarriko du martxan taldeak, eta diruz laguntzen dutenei hainbat abantaila eskainiko dizkie.

Mikel Bilbaok (bateria), Aitor Etxebarriak (gitarra), Ander Goitiak (baxua) eta Xabier Bilbaok (ahotsa) osatzen dute TOC. Taldea 2016an sortu zuten eta Javi Letamendiarekin (El Inquilino Comunista, We Are Standard, Planeta Leta) bi single grabatu ostean, 2019an Badau lehen EPa argitaratu zuten, zeinak oso kritika onak jaso zituen. Belako eta Lukiek taldeko Josu Ximun Billelabeitiak grabatu zuen lan hura. Geroztik zenbait aldaketa izan dira taldekideen artean: Antton Elorriagak eta Iker Lasak taldea utzi eta Ander Goitia sartu da.

Kontzeptu orokor batek lotzen eta ordenatzen ditu diskoko 12 abestiak, taldeak azaldu zuenez.

ETIKETAK:Estibaliz GutierrezTOCUnai Dominguez