Musika

badok

2017.05.26

badok

Tenporak bigarren diskoa grabatuko du asteburuan

Tenpora taldeak asteburu honetan grabatuko du bere bigarren diskoa, Beasaingo Pottoko estudioan, Fredi Pelaez soinu teknikariarekin. Bi egunetan grabatuko ditu diskoa osatuko duten hamar abestiak. Lana ordea, ez da irailera arte argitaratuko, eta ondoren zuzenean aurkezten hasiko dira Beasainen, Lesakan, Oiartzunen eta Tolosan.

tenpora estudioa

Tenpora taldea, diskoa grabatzen hasi aurreko azken entseguetako batean.

Tenpora taldea 2013. urtean sortu zuten Elena Arandiak (ahotsa), Itsaso Etxebestek (baxua), Beñat Barandiaranek (gitarra), Hasier Oleagak (bateria) eta Juantxo Zeberiok (pianoa, teklatuak). Sei abestiz osaturiko maketa plazaratu zuten urte berean, eta Mundu berria lehen diskoa 2015ean. Bi lan horietan Harkaitz Cano eta Karlos Linazasororen hitzak musikatu ditu taldeak. Hemen irakurri dezakezu disko horren harira hiru taldekideri egin genien elkarrizketa.

ETIKETAK:Fredi PelaezHarkaitz CanoKarlos LinazasoroTenpora