Musika

badok

2017.05.04

badok

Oso Fanen lehen diskoko abesti bat estreinatu dugu

Datozen egunetan ikusiko du argia Oso Fan taldearen lehen diskoak, 21′ 44″ izenburua duenak. Xabier Erkizia musikari eta ekoizlearekin Berako (Nafarroa) MIK estudioan grabaturiko lan horretan sei kanta jaso ditu Oso Fanek, eta horietako bat estreinatzen dugu gaur BADOK atarian.

oso fan

Oriol Flores + Giorgio Bassmatti = Oso Fan.

Giorgio Bassmattik (ahotsa eta gitarra) eta Oriol Floresek (bateria) osatzen dute Oso Fan. Duela bi urte inguru hasi ziren elkarrekin jotzen, folk eta pop doinuak euskaraz lantzeko asmoz. Melodia goxoak eta abesti gozoak egitea da Oso Fanen helburua, Estatu Batuetako folk berriaren (Elliott Smith, Bright Eyes) ildoan. Lou Topet taldearen Abesti bat gutxiago diskoaren aurkezpen kontzertuetan parte hartu zuten eta Japonian ere izan dira kontzertuak ematen.

Oso Fanen estreinako diskoa Giorgio Bassmattiren web orrian eros daiteke dagoeneko, eta kontzertuetan ere eskuratu ahal izango da. Oso Fanen hurrengo emanaldiak hauek izango dira:
  • maiatzaren 13an, Bartzelonako Euskal Etxean (bakarka)
  • maiatzaren 18an, Bilboko Biba gunean (bakarka)
  • maiatzaren 20an, Donostian, Olatu Talkaren barruan.
ETIKETAK:Giorgio BassmattiLou TopetOriol FloresOso FanXabier Erkizia