Musika

badok

2020.11.04

badok

Niña Coyote eta Chico Tornadok Stevie Wonder eta Cream batu ditu single berrian

Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak single bat argitaratu du binilo formatuan. Garate estudioan (Andoain, Gipuzkoa) Kaki Arkarazo soinu teknikariarekin grabaturiko bi bertsio jasotzen ditu.

Superstition White room

Niña Coyote eta Chico Tornadoren single berriaren azala.

A aldean, Stevie Wonderren “Superstition” abestiaren moldaketa dago. Kantu hori Hardcore Hits Cancer. A Benefit Compilation Vol. 5 bildumarako grabatu zuen iaz taldeak. Jon Elizalde (tronboia) eta Javi Perez (tronpeta) musikarien laguntza izan zuen haize moldaketetan.

B aldean berriz, Cream taldearen “White Room” jaso dute. Abesti horren kasuan, plataforma digitaletan zabaldu zuten uda hasieran Ursula Strong (bateria) eta Koldo Soret (gitarra eta ahotsa) taldekideek. Orain zazpi hazbeteko binilo batean bildu dituzte bi abestiak. Hemen eros daiteke.

ETIKETAK:CreamJavi PerezJon ElizaldeNiña Coyote eta Chico TornadoStevie Wonder