2018.09.03
Betagarri taldeak 2017ko uztailean, Hatortxu Rock jaialdian, eman zuen azken kontzertua, eta aldi berean proiektu berria martxan jarri zuen Iñaki Ortiz de Villalba abeslariak. Andoni Garcia Matxain gitarristarekin (Lauroba, Fan&Go…) hasi zen abestiak prestatzen, eta ondoren Vendetta taldeko Enrikko Rubiños (bateria) eta Ruben Anton (tronpeta) gonbidatu zituen egitasmo berrian parte hartzera. 2017ko udazkenean taldea guztiz osatu zen Julen Barandiaran (baxua; Izaro) eta Gonzalo Fernandez de Larrinoa (tronboia; The Hot Wok) kide berriekin. Modus Operandik bere lehen diskoa grabatuko du irailean eta udazkenean argitaratuko du Baga Biga diskoetxeak.