2017.11.07
Abenduaren 1ean kaleratzekoa da Bidehuts zigiluko taldeek prestatu duten Mirailak disko bilduma. Lan berezia izango da, taldeek elkarri egindako bertsioak jasoko baititu. Hori dela eta jarri diote honako azpititulu hau bildumari: Gure arteko begirada zeharkakoak.
Zigiluaren 10. urtemuga ospatzeko aitzakian argitaratuko du Bidehutsek bilduma hori, eta kontzertu bakar baten bidez aurkeztuko du zuzenean. Abenduaren 16an izango da, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, eta 9 taldek hartuko dute parte: Anari, Audience, Inoren Ero Ni, Joseba Irazoki, Jupiter Jon, Lisabö, Mursego, Nire eta Sacco. Kontzerturako sarrerak hemen eros daitezke.