Musika

badok

2020.10.27

badok

Lou Reeden “Rock and roll’ euskaraz, haren heriotzaren zazpigarren urtemugan

Zazpi urte bete dira gaur Lou Reed hil zenetik. Haren omenezko diskoa argitaratu zen 2014an, Jonan Ordorika soinu teknikariaren ekimenez, Lou Reed, mila esker, zeinean Euskal Herriko hainbat musikarik hartu zuten parte: Txuma Murugarren, Anari, Ruper Ordorika, Petti, Maddi Oihenart, Andoni Basterretxea, Evaristo, Gorka Urbizu

Lou Reed mila esker

‘Lou Reed, mila esker’ diskoaren azala.

Zazpigarren urtemugarekin batera, bonus track bat gehitu dioote diskoari, The Velvet Underground taldearen “Rock and roll” abestiaren euskarazko bertsioarekin. Andoni Basterretxeak jarri dio ahotsa, eta grabazioan parte hartu dute Karlos Aranzegik (bateria), Karlos Osinagak (baxua), Paco Locok (gitarra eta moldaketak), Ernesto Valverdek (gitarra), Joaquin Pascualek (melotroia eta pianoa) eta Don Inorrezek (koruak). Diskoan bezala, Txuma Murugarrenek itzuli ditu jatorrizko hitzak ingelesetik euskarara eta Jonan Ordorikak egin du ekoizpena.