Musika

badok

2016.05.26

badok

Lan berria ere Dave Allen-ekin grabatuko du Zea Maysek

Zea Mays taldeak udan grabatuko du bere zortzigarren diskoa, eta jakitera eman berri duenez, Dave M. Allen britainiarrak egingo ditu ekoizle lanak, Da diskoan bezala (2013). The Cure, Sisters of Mercy, Reptile Youth eta Depeche Mode taldeekin lan egindakoa da Allen (Twickenham, Ingalaterra, 1953), beste askoren artean.

zea

Zea Mays-eko kideak Jose Lastra soinu teknikariarekin (ezkerretik, lehenengoa) eta Dave M. Allen ekoizlearekin (txapela jantzita), Londresen hartutako argazkian.

Uztaila eta abuztua bitartean grabatuko du Zea Maysek diskoa Tio Pete estudioetan, Urdulizen (Bizkaia), eta nahasketak Allenek berak egingo ditu, Londresen, Studio7 estudioan. Masterizazioa berriz, Metropolis estudioetako Andy Hippy Baldwinek egingo du.

Diskoa azaroan argitaratuko da, eta ondoren aurkezpen birari ekingo dio Bilboko taldeak. 2017an 20 urte beteko ditu Zea Maysek eta horren inguruan laster berri gehiago emango dituela iragarri du. Bitartean, udan oraingoz aukera bakarra egongo da Aiora Renteria eta gainerakoak zuzenean ikusteko, uztailaren 2an Arrankudiagako jaietan.

ETIKETAK:Dave M. AllenJose LastraZea Mays