2020.10.26
Kontzertuetako argazkilaritzari eskaini diote tarte nagusia Dunbala podcastaren 14. saioan. Horretaz hitz egiteko Jon Iraundegi eta Eider Iturriaga argazkilariak elkarrizketatu dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak podcastaren egileek. Iraundegi 80ko hamarkadatik ari da zuzeneko emanaldietan irudiak hartzen —Kortatu, Hertzainak, Cicatriz, La Polla Records eta garai hartako beste hainbat talderenak— eta 2017an liburu bat argitaratu zuen Willis Drummond taldeari egindako argazkiekin (Banizu Nizuke); Iturriagak berriz, hainbat talderentzat egin du lan, besteak beste Berri Txarrak-en Berba eta irudia liburuan (Only in Dreams, 2019). Norbere lan eta ibilbideari buruzko hainbat kontu azaldu dituzte saioan.