Musika

badok

2017.10.23

badok

Keu Agirretxearen lan berriaren aurrerapena estreinatu dugu

Bere bakarkako ibilbideko 11. diskoa argitaratuko du Keu Agirretxeak abenduan. Oraingoan bazterrean utzi du kantagintza, eta gitarra hutsezko lan bat dakarkigu. Inprobisazioan oinarrituriko zortzi konposizio biltzen ditu Improphono-k eta horietako bat, “Bidaiak” izenekoa, estreinatu dugu BADOK atarian.

Etxean grabatu du Keu Agirretxeak disko berria, baina edizioa Higain estudioan egin du Haritz Harreguy soinu teknikariak. Abenduaren 6an argitaratuko du Mauka diskoetxeak, eta abenduaren 9an Durangoko Azokan aurkeztuko du Agirretxeak, Ahotsenea guneko solasaldietan.

Keu Agirretxea (Eskarne Ajubita)

Etxean grabatu du Keu Agirretxeak disko berria. (Eskarne Ajubita)

Diskoarekin batera, Improphono-ko konposizioen partiturak eta tablaturak biltzen dituen liburua argitaratuko du Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak. Liburua musika eskoletan banatuko da, baina Durangoko Azokan diskoa eskuratzen duten lehen 50 erosleei oparitu egingo zaie. Lanaren lagin gisa, “Bidaiak” konposizioaren partitura atxikitzen dugu.

Bidaiak – Keu Agirretxea

ETIKETAK:AhotseneaDurangoko AzokaEuskal Herriko Musika Eskolen ElkarteaHaritz HarreguyKeu AgirretxeaMauka