2017.04.04
Norbere diskoetan eta zuzenekoetan bestearen laguntza jasotzeko ohitura badute ere, urteetako elkarlanean beste urrats bat eman dute Keu Agirretxeak eta Jon Gurrutxagak. Bi musikariek kanta bat sortu dute elkarrekin, eta datozen asteetan bira bat egingo dute bikote formatuan Euskal Herrian zehar. Emanaldiotan aurkeztuko duten abesti berriak “Izanak” du izenburu eta BADOK atarian estreinatzen dugu.
Apirilaren 20an hasiko dute bira Gurrutxagak eta Agirretxeak. Kontzertuotan musikari bakoitzak bakarka joko ditu hainbat abesti eta ondoren taula gainean batuko dira, batak bestearen zenbait kanta ahotsaz edota gitarraz janzteko.
Honako hauek dira Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxearen birako datak eta lekuak: