Musika

badok

2017.01.03

badok

Izaki Gardenak: single berria eta bira amaiera

Single baten argitalpenarekin eman dio urte berriari ongi etorria Izaki Gardenak taldeak. Elkar estudioan joan den abenduan grabaturiko bi kantu plazaratu ditu, formatu digitalean. Kantu horietako bat taldeko buru Jon Basaguren abeslariak sortutakoa da, “Oinak lurrean”, eta bigarrena Benito Lertxundiren “Bihotz” abestiaren bertsioa da. Izaki Gardenak-en gaur egungo formazioarekin grabatutako lehen bi kantuak dira: Dani Arrizabalaga (gitarra), Danilo Foronda (baxua), Fede Egiluz (bateria), Libe Garcia de Kortazar (teklatuak) eta Basaguren bera (ahotsa eta gitarra). Bi kantuak  iTunes-en dendan eros daitezke jada.

Singlea argitaratzearekin batera, urtarriletik martxora bitartean joko dituen kontzertuen berri eman du taldeak. 2015eko udazkenean argitaratutako Aurri gara diskoa aurkezteko biraren azken emanaldiak izango dira, ondoren atsedena hartuko baitu. Honako hauek dira datak eta lekuak:

      • urtarrilaren 12an, Bilboko Kafe Antzokian
      • urtarrilaren 14an, Donostiako Le Bukowski tabernan
      • urtarrilaren 21ean, Mutrikuko gaztetxean
      • martxoaren 4an, Andoaingo gaztetxean
      • martxoaren 10ean, Oiartzungo Pagoa aretoan
      • martxoaren 11n, Ondarroako Portuko Ranpin
      • martxoaren 17an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan
izaki gardenak

Dani Arrizabalaga + Danilo Foronda + Jon Basaguren + Libe Garcia de Kortazar + Fede Egiluz = Izaki Gardenak. (Dani Arrizabalaga)

ETIKETAK:Benito LertxundiElkarIzaki GardenakJon Basaguren