Musika

badok

2017.06.22

badok

Gaztetxeei eskaini die Fermin Muguruzak Adarra saria

Fermin Muguruzak (Irun, Gipuzkoa, 1963) musikaren munduan eginiko bidea aitortu zuten, atzo, Donostiako Viktoria Eugenian eginiko ekitaldian. Adarra saria eman zioten han, Kortaturekin 1980ko hamarkadaren hasieran abiatutako ibilbidea saritzeko. Muguruzak Le Bukowski musika klubari eta gaztetxeei eskaini zien saria, hirian emandako azken kontzertua Kortxoenean izan zela gogora ekarrita —eraitsi egin zuten gero—. Txalo zaparrada jaso zuen musikariak bere mintzaldian. Saria jaso ostean, kontzertu berezia eman zuen, Micaela Chalmeta Big Band taldearekin. Donostiako Udalak ematen du Adarra saria, eta, aurretik, Mikel Laboak, Ruper Ordorikak eta Benito Lertxundik jaso dute.

FERMIN_MUGURUZA_-_ADARRA_SARIA

Eneko Goia alkateak eman zion Adarra saria Fermin Muguruzari. (Juan Carlos Ruiz / Argazki Press)

ETIKETAK:Adarra SariaBenito LertxundiFermin MuguruzaGaztetxeakKortatuLe BukowskiMikel LaboaRuper Ordorika