Musika

badok

2020.10.13

badok

Gatibuk bi kontzertu eskainiko ditu Euskalduna jauregian

Hogei urteko ibilbidea ospatzeko Gatibu taldeak Bilboko Miribillan aurten eman behar zuen kontzertua azaroaren 7an eskainiko du Gernikako laukoteak Euskalduna jauregian. Ez da kontzertu bat izango, bi baizik, iragarritako lehen emanaldirako sarrera guztiak egun gutxitan saldu baitira. Ondorioz, arratsaldeko 19:00etan beste kontzertu bat emango dute. Bigarren kontzertu horretarako sarrerak salgai daude jada.

Bitartean, taldea diskoa grabatzen ari da Gironako (Herrialde Katalanak) La Casamurada estudioan, Jordi Mora soinu teknikari eta Ricky Falkner ekoizlearekin. Durangoko Azokarako salgai izango da Gatiburen kantu bilduma berria.

Gatibu taldeko kideak, Bilboko Bizkaia Arenan

Miribillan ez baizik Euskalduna jauregian ospatuko du Gatibuk 20 urteko bidea.

Maiatzean egitekoa zen Gatibu 20 urte bixotzetik ospakizun kontzertua, baina koronabirusaren ondoren data hura bertan behera utzi eta urriaren 31n egiteko asmoa azaldu zuen taldeak. Udan ordea, data berria berriz ere bertan behera utzi zuen, ezinezkoa zelako milaka lagun bilduko dituen emanaldia behar bezalako osasun eta segurtasun baldintzetan egitea. Ondorioz, kontzertua urtebete atzeratzea eta  2021eko azaroaren 13an egitea erabaki zuen.

ETIKETAK:Gatibu