Musika

badok

2020.05.22

badok

“Erre hitza”, Aguxtin Alkhaten abesti eta bideoklip berria

Aguxtin Alkhat kantariak Hutsaren hatsa diskoa argitaratuko du datorren astelehenean. Armendaritzeko (Behe Nafarroa) musikariaren hirugarren lana “minaren ondorengo biziberritze bat da, zauriak erabat sendaturik indartsu iristen den ahots bat”. Gaur “Erre hitza” aurrerapen abestiaren bideoklipa estreinatu dugu.

Alkhatek Berako Atala estudioan grabatu ditu diskoa osatzen duten folk-rock usaineko zortzi kantuak, ohikoak dituen musikariekin: Julien Labat (gitarra) eta Xan Bidegain (baxua). Horrez gain, Pierre Sanglak bateria jo du —aurreko diskoetan Felix Buffek egin du— eta Kamila Zubeldiak eta Kiki Graciet ahotsetan eta aho-soinuarekin kolaboratu dute, hurrenez hurren. Diskoa argitaratzeko Hutsaren hatsa zigilua sortu du Alkhatek.

ETIKETAK:Aguxtin AlkhatHutsaren hatsaJulien LabatKamila ZubeldiaKiki GracietPierre SanglaXan Bidegain