Musika

badok

2018.01.12

badok

“Er(h)ori”, Izaroren disko berriaren aurrerapena

Izaro Andres kantariak Eason diskoa argitaratuko du otsailean. Duela bi urte kaleratutako Om arrakastatsuaren jarraipena izango da. Gaztain estudioan grabatu du, ohiko musikariekin: Iker Lauroba (gitarra), Julen Barandiaran (baxua) eta Oriol Flores (bateria). Diskoaren aurrerapen gisa, “Er(h)ori” abestia plazaratu du.

Izarok martxoaren 8an aurkeztuko du diskoa Bilboko Arriaga antzokian, Loraldia jaialdiaren barruan, eta martxoaren 9an Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.  Emanaldi honetarako salgai jarritako sarrerak agortu dira dagoeneko. Martxoaren 16an Iruñeko Zentral aretoan joko du, eta 24an Gasteizko Hegoalde aretoan.

ETIKETAK:Iker LaurobaIzaroJulen BarandiaranLoraldiaOriol Flores