Musika

badok

2017.03.20

badok

Ekizaren zuzeneko diskoa estreinatzen dugu

Datorren ostiralean, martxoak 24, zuzeneko diskoa argitaratuko du Jurgi Ekizak. Iazko irailean Amanita estudioan eskainitako kontzertuaren grabazioa jasotzen du lan horrek. Gaurtik ostegunera bitartean BADOK atarian ezagutuko dugu disko osoa. Hiruna kanta aurkeztuko ditugu egunez egun, hemen.

ekiza @ AMANITA 2016 09 04 by Jon iraundegi

Jurgi Ekizak Amanita estudioan eskainitako kontzertuaren irudia. (Jon Iraundegi)

bH036 diskoaren crowdfunding kanpainan laguntzarik handiena eman zuten 60 lagunentzako kontzertu berezia, intimoa eta intentsoa, eskaini zuen Ekizak Amanita estudioan iazko irailaren 4ean. Hastapenetik asmoa baitzuen emanaldiaren testigantza eskaintzea aipatu lagunei, kontzertua grabatu egin zuen Stephan Krieger teknikariaren laguntzaz. Zuzeneko diskoak 11 kantu jasotzen ditu, tartean bi bertsio: “Itxoiten” (Negu Gorriak) eta “Gaztetasuna eta zahartasuna” (Mikel Laboa) —azken hori Willis Drummond-ek, Ekizaren taldeak, moldatu zuen Txinaurriak diskorako—.

Diskoa formatu digitalean zabalduko du Ekizak, datorren ostiralean, bere bandcamp orrian. Hala ere, 100 aleko tirada bat egingo du CD formatuan; horietarik gehienak kontzertuan izan ziren lagunei banatuko die, eta gainerako 40 aleak salgai jarriko ditu. Ekizak berak sortutako I.O. (Ipar Orratza) zigiluak plazaratuko du diskoa.

EKIZA-REN HURRENGO KONTZERTUAK

  • martxoak 23: Bilboko Euskararen Etxea
  • martxoa 26: Ugao
  • martxoak 30: Arrasateko gaztetxea
  • apirilak 1: Oñati
  • apirilak 2: Andoain
  • apirilak 4: Hernani
  • apirilak 7: Leitza
ETIKETAK:EkizaIpar OrratzaMikel LaboaNegu GorriakStephan KriegerWillis Drummond