Musika

Andoni Tolosa

2019.03.04

Andoni Tolosa

Disko kritika: ‘Txomin Artola’ (Txomin Artola, 1990)

TXOMIN ARTOLA  ELK-245-246

Ez, urteak ez dira ezeren truk igarotzen. Kanta historiko dezente bildu ditu Txomin Artolak, Haizea taldea utzi eta bakarkako lanari ekin zionetik. Bizpahiru disko on eta azken urteetako noraezean bildu daiteke gizon honen karrera; eta hara non erreflexio une baten beharra edo maniobra komertzial izan ohi diren bilduma disko bikoitza kaleratzen duen. Aipatu kanta historiko horiek biltzen dituela lan berri honetan, baina sorpresa: kanta horiek berriztatuak agertzen zaizkigu, moldaketa bereziak direla medio. Ez ginateke harritu behar horrelakoekin, ohizkoak bait dira gurea baino hedatuagoak dauden kantagintzetan. Ezin bada ukatu ere arlo honetan gauza interesgarririk egin denik, oso korapilatsua dela aitortu behar.

Txomin Artolak, gure eritziz, huts egin du lan neketz horretan. Nahi zuena kantak gaurkotzea bazen, ez du lortu, agian bere kanta ederrenek ez dutelako gaurkoratzerik behar, beste kanta batzuetan asmatu arren, “Abereen artean” adibidez. Bestaldetik, lan profesionala da oso, konponketa standarrak baina ausardia falta nabaria da diskoaren ahuldaderik nagusiena. Guk benetan oraindik nahiago dugu Belar hostoak eder hura.

(Euskaldunon Egunkaria-n, 1991ko urtarrilaren 16an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakEuskaldunon EgunkariaHemerotekaTxomin Artola