Musika

Ihintza Orbegozo

2018.07.02

Ihintza Orbegozo

Disko kritika: ‘Serendipia’ (Zizel)

Serendipia azala

Helburu bat lortzearen bidean beste bat aurkituz hasi zuen ibilbidea Zizelek, eta abestiei forma emanez sortu dituzte euren lehen diskoa osatzen duten zazpi kantak, batzuetan ertzak leunduz eta beste batzuetan gehiago zorroztuz, bakoitza sintetizadorez, gitarraz eta teklatuz gorpuztuz, eskulturak bailiran. Oinarri elektroniko batetik abiatuz, zarata jarraituz noise eta doinu industrialak nabarmentzen dira folkarekin batera, nahita bilatutako kaosa sortuz batzuetan. Kritika zorrotza egiten duten hitzek ere berebiziko garrantzia hartzen dute, barruak eta kanpoak hustuz Serendipia izeneko lan honetan. Osagai horien guztien anabasa da diskoa, serendipiaz sortu eta musikaz zizelkaturikoa, emaitza borobila lortuz.

(Berria egunkarian, 2018ko uztailaren 1ean argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KriDiskoakZizel