2017.02.14
Entsalada dantzagarri bat da Rukula laukotearen musika. Haiek esana da, eta, noski, hitzez azaltzea baino hobe izaten da entzutea. Usurbilgo eta Lasarteko baratzetan jasotako barazkiekin, sei errezeta aurkeztu dituzte lehen diskoan. Musika instrumentalaren sukaldean rock, funk eta stoner osagaiak erabili dituzte. Jolastuz, era librean, bihurrikeriak egin dituzte. “Missil(e)” ez da hasi bezala bukatzen, distortsioak bateriaren erritmo aldaketarekin baretzen direlako. Dantza pistarako balio dute “Karamel” gozoak eta “Tu gran papa” gartsuak, riffak tartekatuz eta atsedenerako tartea hartuz. gartsuak, riffak tartekatuz eta atsedenerako tartea hartuz. Izenengatik bakarrik ez, mamiagatik ere errezeta berezienak dira “Oilo bus tee” eta “Balkan reggae town”. Menua erakusteko plaza dute oholtza, eta ederki moldatzen dira. Ahotsik gabeko musikak behar duen gatza eta piperra dute.
(Berria egunkarian, 2017ko otsailaren 12an argitaratutako kritika)