Musika

Ihintza Orbegozo

2016.12.12

Ihintza Orbegozo

Disko kritika: ‘Passepartout’ (Passepartout)

passepartout Azala

Pop musika eta doinu alternatiboak nahasten ditu Passepartout talde azkoitiarrak bere bost abestiko lan laburrean. Ezerezetik sortu zenetik ezagutzen dut taldea, eta abesti guztiak ongi irentsita rockak ere berebiziko garrantzia izan duela esango nuke nik, are gehiago aste honetan bertan Durangoko Azokan Ahotsenean euren lehenengo kontzertua ikusi eta gero, EP-ko dirdira modu txukunean zikinduz. Pianoaren melodia lasaiak erritmo aldaketekin tartekatzen dira, indie ukituz bustiz batzuetan, baina betiere indarra eta intentsitatea mantenduz, bai doinuari eta bai hitzei dagokienez ere, barruak mugitzean erraietatik ateratakoak baitira. Oraintxe heldu berri, baina luzaroan aritzeko gogoz datoz.

(Berria egunkarian, 2016ko abenduaren 11n argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakHemerotekaPassepartout