Musika

Disko kritika: “Maitasunari pasioa” (Su Ta Gar)

Captura de pantalla 2016-10-14 a las 9.14.48

Askotariko jarraitzaileak izatea altxorra da talde batentzat. Kasu egin behar zaie. Zale hainbatek eskatuta, baina ziurrenik nahi zutelako, balada diskoa argitaratu du Su Ta Gar bandak: Maitasunari pasioa. Eibarkoen abesti lasaien zaleak pozik egongo dira, eta aldarte heavy bizkor eta bizia nahiago dutenak ez horrenbeste —edo agian, bai—. Bi hamarkada luzeren ondoren, disko ezberdina egitera ausartu dira. Balada klasikoen mailara iritsiko denik badela esatea goizegi da. Ordea, badira kantu ederrak. Eguna argitzean” eta Bowiek, denborari” hard rock zein AOR kutsukoak piano eta hammond-arekin aberasteak berezi egiten ditu. Nor naizen jakin” amerikarra, Ezer pasiorik gabe” bikaina eta Amesten dugun mundua” pop pilula ere azpimarratzekoak dira. Nahi duenak zabaldu dezala eskutitza.

(Berria egunkarian, 2016ko azaroaren 6an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakHemerotekaSu Ta Gar