Musika

Disko kritika: “Linguae Vasconum Primitiae” (Bullets of Misery)

Bullets azala

Euskaraz idatzitako lehen liburua muturrera eraman du Gernika-Lumoko (Bizkaia) Bullets Of Misery taldeak. Linguae Vasconum Primitiae izenburua jarri diote lan berriari, eta Bernart Etxeparek idatzitako poema bildumaren kontzeptua hartu dute oinarri: euskal kultura, mitologia eta Kristo aurreko garaia. Emaitza ausarta, harrigarria eta gordina osatu dute. Euskarazko death metal lan labur bezain aparta da. Bost kantuek beraien heldutasuna erakusten dute. Gitarrak, hitzak eta euskarazko orroak bereziki ondo landu dituzte. Begibakar” eta Eate bortitzak dira horren adibide. Dena dela, Gure aitaren etxea” kantua da latzena. “Eusko gudariak” abesti tradizionalaren death metal pasartea, ikaragarria da.

ETIKETAK:Bernart EtxepareBullets of MiseryDisko KritikakDiskoak