Musika

Ihintza Orbegozo

2016.05.09

Ihintza Orbegozo

Disko kritika: ‘Ihes’ (Nikkin)

nikkinihes

Nikkin musikaria inguruotan horren zabaldurik ez den proposamen interesgarri batekin datorkigu Ihes izeneko lehen lanean. Kasualitatez entzun nuen lehen aldiz, irratian Loser” abestia ipini zutenean. «Nine Inch Nails euskaraz» iruditu zitzaidan, eta autoa bazterrera eraman nuen nire koadernotxoan izena apuntatzeko. Etxean entzuteari ekin diodanean egiaztatu dut bederatzi abesti luzez osatutako lana rock industrialez eta esperimentalez beteta dagoela, sintetizadorez eta loop-ez. Elektronika eta metal doinuak ere sartzen ditu beasaindarrak bere proiektu pertsonalean. Indar handiko kantak, gure hizkuntzan gutxi ageri den estilo batean. Euskal Trent Reznorrik bada, honek Igor Alustiza du izena.

(Berria egunkarian, 2016ko maiatzaren 8an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakHemerotekaIgor AlustizaNikkin