2016.10.31
Bakarlari gisa ezagutu ez genuenok garaiz gabiltza banda interesgarria deskubritzeko. Lide Hernando musikari gazteak osatu duen Liher taldeak Hauts estreinako lana aurkeztu du. Hedabideetan oihartzuna izan dute, elkarrizketa eta akustiko hainbat eskaini dituzte. Musikaz haragoko sustapen bidean interesa piztu dute, eta kasualitaterik ez da halakoetan. Ezberdinak dira. Lide bera izango da, edo jorratzen duten soul kutsuko rocka. Akustikoa zein elektrikoa, agerikoa eta sakona. Gai dira “Lurrean hegan” egiteko, psikodelia finez, eta rocka bizitu “Esnea zuri” eginez. Halere, folk esentziadun melodia ederrarekin harrapatzen zaituena “Maitemina” da. Zorrak kitatzeko “Ez egin topa” ereserkia dute, eta distortsioa askatzeko “Gizarte likido” stoner ibiltaria. Batekoa laukote, indar handiagoa dute.
(Berria egunkarian, 2016ko urriaren 30ean argitaratutako kritika)