Musika

Julen Azpitarte

2017.11.05

Julen Azpitarte

Disko kritika: ‘Ez entzun’ (Zazkel)

Captura de pantalla 2017-09-25 a las 8.12.44

Bilbotarrek Euskal Pop Erradikala etiketa erabili ohi dute umoretsu haien metraila dantzagarria definitzeko. Eta muturreko proposamen horretan askotariko elementuak nahasten dira: Kool and the Gangen funka, Talking Headsen new wavea, The Cureren iluntasuna eta Jotakieren popa. Estreinako lan homonimoa sekulako sorpresa izan zen, eta bigarren honetan aurrekoaren formulari eutsi diote, estudioan presaz aritu izanagatik ere. Hala, ezberdintasun azpimarragarriena giro aldaketa da, dantzarako taldea izaki, oraingoan tarte lanbrotsuagoak nabaritzen baitira. Hartara, diskoan kantu erritmikoak, Bazka ederra”, eta itzaltsuagoak tartekatzen dira, Infernuko atean”, Hertzainak taldearen bertsioa. Hitzak, bestalde azidoak dira. Poztu gaitezen Zazkel gurean izateagatik.

(Berria egunkarian, 2017ko azaroaren 5ean argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Baga BigaDisko KritikakHertzainakJotakieKritikakZazkel