Musika

Disko kritika: ‘Eskema’ (Sorotan Babies)

eskema azala

“Pantaila gibeleko bozak” benetakoak dira. Zazpi urte luzeren ondotik atera du Sorotan Babiesek Eskema bigarren lana. Sarakoen itzulera albiste oso ona da euskarazko post hardcorearentzat. Dut ez da itzuliko, Lisabö akaso, eta Borrokan… Erreferente estimatuen faltan, lapurtarren uzta oparia da. Atmosfera, pasarte, haustura, garrasi eta bestelakoen artetik loratzen dira sei kantuak. Erori” aurreratu zuten, errazena lehen entzunaldian. Amu aparta, batez ere, gitarren riff melodiko eta sinkopatuari esker. Errazkeriarik ez da, ordea. Itzaletik doaz gehienak, Igo nintzen” eta Eskema” kasurako, erritmoak apurtuz eta ñabardurekin apainduz. Xabi Bizkairen ahots depresiboak erregistro hainbat ditu, oihutik hitz egiteraino. Lokartzen” ahal zaitu, lasai eta emeki.

ETIKETAK:BorrokanDisko KritikakDiskoakDutLisaböSorotan Babies