2016.12.18
Engainagarriak gertatzen dira disko batzuk bere txikitasunean. Anariren azkena horietako bat da. Sei kantu baino ez dira, aski azkoitiarraren alderik inspiratuena erakusteko, “Autodefinitua”-n adibidez. Badakizu, edozein unetan gainezka egin behar duen baretasun hori, diskurtso politintimista hori. Sei kantu nahiko dira, besteak beste, “Piromania”-ren edertasun elektrikoa agerian uzteko edo “Epilogoa”-ren pop-rock onirikoarekin beste dosi bat behar duzula ebazteko. Hori kantu puska. Anari, bikain, eta musikariak, bikain. Ez zait iruditzen, inondik inora, disko txikia; laburra bai, agian, baina ez txikia.
(Berria egunkarian, 2016ko abenduaren 18an argitaratutako kritika)