Musika

Ihintza Orbegozo

2016.06.06

Ihintza Orbegozo

Disko kritika: ‘Eate’ (Niña Coyote eta Chico Tornado)

eate

Hirugarren diskoa argitaratu berri du Ursula Strong eta Koldo Soretek osatutako Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak, Eate izenpean, hamalau kantu indartsuz osatutako lana. Ohituta gauzkaten desertuko stoner eta rock doinuak dira nagusi honetan ere, gogor astindutako gitarraz eta bateriaz melodiari berebiziko garrantzia emanez. Euskarazko eta ingelesezko abestiak instrumentalekin uztartzen dituzte, Euphobia” eta Flor de la Muerte” kasu, ez oso luzeak gehienak —bi edo hiru minutukoak dira nagusi—, Plastikozko lurrina” edo Magic edo” bezalako azkarragoak Bide galaktikoa” moduko motelagoekin tartekatuz, betiere esentzia galdu gabe; disko borobil eta indartsua osatu dute, aurrekoetan bezala egurra emanez.

(Berria egunkarian, 2016ko ekainaren 5ean argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakHemerotekaNiña Coyote eta Chico Tornado