Musika

Disko kritika: ‘Dorleak’ (Norman)

Norman azala

Aspaldi grabatu bazuten ere, behar baino beranduago erakutsi dute. Eibarko Norman taldeak Dorleak hirugarren diskoa jarri du entzungai sarean. Agian euskarri fisikoan argitaratuko dute, eta agian binilo eder batean —Perkins aurreko lanarekin egin bezala—. Laukoteak lehengo lepotik du burua, eta hori ospatzekoa da. Rock eskizofrenikoari zentzua bilatzeko ahalegin betean segitzen dute. Erritmo aldaketek, pasarte aldakorrek eta Beñat Narbaizaren ahotsak zoramen erakargarria sortzen dute. Metraje laburreko bederatzi kantu ditu diskoak. Bruno” bihurriak ematen dio hasiera filmari, eta txistuka amaitzen dute, Ashenbach” ahoskatuz. Bitarte horretan, eszena bakoitzeko atrezzoa aldatuz doa post-hardcore, psikodelia eta garrasi artean. Carnivale”, Hiria lotan dela” eta Merry makers” hiru adibide on dira. Euskara eta ingelesa tartekatzen dituzte, antzematen denez.

(Berria egunkarian, 2017ko martxoaren 5ean argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakNorman