Musika

Disko kritika: ‘Bidaide’ (Marmoka)

Marmoka Azala

“Gurekin kontu, astiro goaz, ez ikutu, bestela zazt, gero damutu». Inolaz ere. Hondarribiko Marmoka taldearen mehatxuari ez zaio kasurik egin behar. Merezi du beraien rocka ezagutzeak. Koldo Emery gitarra eta abeslaria da gidaria, Beti Mugan bandako kide izandakoa. Ez dira oinordekoak, baina Bidaide bigarren diskoan Gu gera jendea” abestiaren moldaketa da azkena. Nostalgia omenaldi bihurtzen du. Aurretik, ordea, badira beste zazpi kantu. Rocketik popera, Musika bidaide”, dute aldarri. Nere txanda” dela esan, eta Askatu” oihukatzen dute erritmoarekin. Europako etorkinen aferari kritika egin (Siria”), eta Euskal Herriko punk bandek kale izenak merezi dituztela diote (Orbain”). Itsaso ondokoak dira, baina hondotik datoz, eta ondo iristen dira belarrira.

(Berria egunkarian, 2017ko apirilaren 30ean argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Beti MuganDisko KritikakDiskoakKoldo EmeryMarmoka