Musika

Disko kritika: ’7′ (NX)

7nx

Zazpi kantu eta omenaldi berezi bat. Berriozarko NX taldeak proiektua rockerantz eraman du proposamena are gehiago fintzeko asmoarekin. Anorexia izateari utzi, eta bide berriari ekitean indar erakustaldia egin zuten lehen lanarekin. Bigarrenean, erritmoak neurtu dituzte indarrari beste izaera bat emateko. Itziren ahotsa garrantzitsua da horretarako. Zer edo nor?” bideoklip eran jantzi duten abestiak ematen dio hasiera diskoari, rocka azpimarratzeko. Oso kritiko ageri dira, eta iragan hurbileko riff-ak azaleratzen dituzte, Lotsagabeak” abestian, kasurako. Etsipena” eta Oihu bat da” ere ildo beretik doaz. Pausatuagoak dira Doa” eta Sokari sua” kantu sentituak. Ordea, sentituena Angel Berrueta auzokideari eskainitako “Gure okina” da.

(Berria egunkarian, 2016ko urriaren 2an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakHemerotekaNX