Musika

Andoni Tolosa

2017.05.15

Andoni Tolosa

Disko kritika: 21′ 44″ (Oso Fan)

oso fan azala

Abizenik gabeko popa da hau. Ez pop-rocka, ez pop-folka, ez pop-chansona… Hau popa da, bestelako koartadarik gabeko pop musika. Lanetik etxera iritsi, eta bolumena topera jartzea merezi duten disko horietako bat erditu du Oso Fan bikoak. Baikorra, melodikoa, sinplea, ahopean eramateko leloz betea… Bi hitzetan azaltzeko, eguna alai diezazuketen disko horietako bat. Azpimarragarria da dituzten elementu gutxi horiei zer-nolako zukua ateratzeko gaitasuna duten, eta, gauzak korapilatzeko tentazioari ihes eginez, nola lortu duten kantu eder sorta hau erditzea. Donostia ez da Glasgow, baina horrelakoekin, zorionez, gero eta antz handiagoa eduki dezakete.

(Berria egunkarian, 2017ko maiatzaren 14an argitaratutako kritika)

ETIKETAK:Disko KritikakDiskoakOso Fan