Musika

badok

2017.03.08

badok

Disko berria grabatzen ari da Balerdi Balerdi

Balerdi Balerdi disko berria grabatzen ari da egun hauetan, Berako Atala estudioan. Iruñeko taldearen bosgarren diskoa izango da, baina lehenengoa gaur egungo formazioarekin. Taldearen sorreratik dauden bi kideez gain —Toño Muro (ahotsa eta gitarra) eta Sergio Ibarrola Zara (bateria)— Anxel Iraolak (baxua) eta Pettik (gitarra) osatzen dute Balerdi Balerdi. Halaber, Iñigo Irazoki soinu teknikariarekin lan egiten duten lehen aldia da.

balerdi estudioan

Iñigo Irazoki soinu teknikaria, Sergio Ibarrola, Anxel Iraola eta Toño Muro, grabazio estudioan.

Bost urte igaro dira Balerdi Balerdiren aurreko diskotik, Hegoko lautadaren ertzetik. Lanarekin itzuli zen Iruñeko taldea grabazio estudio batera, 15 urteko etenaren ostean. Orduan, Karlos Ortiz Kerobia taldeko baxu jole ohiak osatzen zuen taldea, Muro eta Zararekin batera. Disko berriko zenbait kantuk, ohikoa denez, Pello Lizarralde idazlearen hitzak dituzte.

ETIKETAK:Anxel IraolaBalerdi BalerdiIñigo IrazokiKarlos OrtizKerobiaPello LizarraldePettiSergio Ibarrola 'Zara'Toño Muro