Musika

badok

2020.11.13

badok

‘Burrundaria’, egingo ez den film baterako soinu banda

2020. urtea “esperimentuaren urtea da. Bizitzarekin jolastea arau. Zaratarik egin gabe jolastu al daiteke?”, dio promozio orriak. Hala ulertu du Unai Pelayo musikari donostiarrak (Pelax, Physis Versus Nomos) eta proiektu berezi batean murgilduta egon da azken hilabeteetan. Izan ere, film baterako musika konposatzera bideratu du bere sorkuntza-lanaren denbora gehiena. Filma azkenean ez da egingo, baina sortutako musika disko batean jasotzea erabaki du Pelayok Burrundaria izenpean. Hori da diskoaren izenburua eta bederatzi pieza instrumental biltzen ditu. Horietako bat, “Anomalia”, gaur estreinatu dugu eta hemen entzun dezakezu.

pelax002-Editar

Unai Pelayo (Donostia, 1989). (Nagore Legarreta)

Diskoa Donostiako Egia auzoko Tolaren grabatu zuen udan, Andoni Olaetxea soinu teknikariarekin, eta ondoren Jonan Ordorika arduratu zen masterizazioaz. Azalaren egilea berriz, Nagore Legarreta argazkilaria da. Balio Dute kolektiboak argitaratuko du diskoa.

BURRUNDARIA AZALA

Nagore Legarretaren argazkiak janzten du diskoaren azala.

ETIKETAK:Balio DuteBurrundariaPelaxUnai Pelayo