Musika

badok

2016.10.25

badok

[BIDEOA] “Paris-Dakar” (Joseba Tapia eta Besamotzak)

Badira zenbait aste zuzenekoetarako egitasmo berria aurkezten hasi zenetik Joseba Tapia. Oraingoan gitarra elektrikoari heldu dio, eta rock formatuko Besamotzak taldea osatu du beste hiru musikarirekin: Dani Narbarte (soinu txikia eta gitarra), Iñigo Telletxea (baxua) eta Iker Uriarte (bateria). Tapiaren kantutegiko 14 abesti —Leturiarekin grabatutako diskoetakoak zein bakarkako ibilbidean ondutakoak— ahaire berriz jantzi ditu laukoteak. Horien artean da Real Politik diskoko “Paris-Dakar” zoragarria. Kantu horrekin grabatutako bideoa aurkezten dizuegu.

Joseba Tapia eta Besamotzak zuzenean ikusteko hurrengo aukerak honako hauek izango dira: azaroaren 18an Donostiako Le Bukowski tabernan, abenduaren 23an Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean, eta urtarrilaren 7an, Durangoko Plateruenan.

ETIKETAK:Dani NarbarteIker UriarteIñigo TelletxeaJoseba TapiaJoseba Tapia eta Besamotzak