Musika

badok

2017.12.01

badok

Bidehutsen ‘Mirailak’ bilduma osorik estreinatu dugu

Zigiluaren hamargarren urtemuga ospatzeko Mirailak bilduma argitaratuko du Bidehuts-ek abenduan. Diskoa Durangoko Azokan eskuratu ahal izango da, abenduaren 5etik aurrera, CD eta LP formatuetan, baina gaurtik aurrera osorik entzun daiteke hemen.

Bidehutseko taldeek elkarri egindako hamar bertsioak biltzen ditu diskoak. Horrela, Joseba Irazokik Jupiter Jonen abesti bat moldatu du (“Gangsterrak operara doaz”), eta gauza bera egin dute Anarik Joseba Irazokirekin (“Udaberriko eguzki”), Jupiter Jonek Lisabörekin (“Oroimenik gabeko filma”), Saccok Gora Japonekin (“Reggaeton”), Gora Japonek Nirerekin (“Sombrero Man”), Mursegok Saccorekin “Eskuen lur azpia), Audiencek Anarirekin (“Ametsen eraiste neurtua”), Lisabök Inoren Ero Nirekin (“Hildako gizona”), Inoren Ero Nik Audiencerekin (Criminal tango”) eta Nirek Mursegorekin (“Iragana – Xauxarraren begieran”).

mirailak

‘Mirailak’ disko bildumaren afixa.

Bilduma aurkezteko eta hamargarren urteurreneko ospakizunei amaiera emateko —otsailean, festa bat antolatu zuen Bidehutsek Donostiako Le Bukowski aretoan, zeinean Audiencek zigiluko taldeen bertsioak jo zituen—, abenduaren 16an kontzertu bat eskainiko dute Bidehutseko taldeek —Gora Japon izan ezik— Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean. Kontzertu horretarako sarrera guztiak saldu dira dagoeneko.

Bidehuts festa

ETIKETAK:AnariAudienceBidehutsGora JaponInoren Ero NiJoseba IrazokiJupiter JonLisaböMursegoNireSacco