Musika

badok

2017.04.26

badok

Balerdi Balerdiren single berria estreinatu dugu

“Galtzen ikasteko metodoa” du izenburu Balerdi Balerdi taldearen disko berriak. Maiatzean argitaratuko den bosgarren lan horretan 14 kanta jaso ditu laukoteak, eta horietako bat estreinatu dugu gaur BADOK atarian, “Hiru anaiak” izenekoa. 90eko hamarkadan Iruñean sortutako power pop taldearen DNA du kanta berriak.

Captura de pantalla 2017-04-25 a las 23.51.07

Balerdi Balerdiko kideak, diskorako egindako argazki batean.

Bost urte igaro dira Hegoko lautadaren ertzetik Balerdi Balerdiren aurreko lana argitaratu zenetik, eta tarte horretan hainbat aldaketa izan dira taldean. Karlos Ortiz baxu jotzaileak taldea utzi du eta Berako bi musikari sartu dira: Anxel Iraola (baxua) eta Petti (gitarra). Toño Muro (ahotsa eta gitarra) eta Sergio Ibarrola Zara (bateria) jatorrizko kideek osatzen dute laukotea.

Berako Atala estudioan grabatu dute diskoa, Iñigo Irazoki soinu teknikariarekin, eta ohikoa denez, Pello Lizarralde idazlearenak dira zenbait kanturen hitzak, besteak beste diskoari izenburua ematen dion abestiarena.

Balerdi azala

Balerdi Balerdiren disko berriaren azala.

Balerdi Balerdik Iruñeko Erraldoien Txokoan aurkeztuko du estreinakoz disko berria, maiatzaren 18an, eta Burlatako Maiatza Rok jaialdian parte hartuko du maiatzaren 20an.

ETIKETAK:Anxel IraolaBalerdi BalerdiIñigo IrazokiKarlos OrtizPello LizarraldePettiSergio Ibarrola 'Zara'Toño Muro