Azkenean iritsi da Su Ta Gar taldearen Alarma izeneko disko berria, irrikaz espero genuena.
11 abestiz osatua eta 60 minutu inguruko iraupenarekin, Su Ta Gar taldeak oraingoan ere asmatu duela esan dezakegu. Alarma lan berrian, alde batetik, abiadura handiko abestiak aurkituko ditugu; bestetik, eta beti bezala, abesti lasaiagoak. Baina estilo eta kolore ezberdinetako ukitu asko ere aurkituko ditugu. Hau da, speed metal eta thrash azkarrena, metal astuna eta klasikoa (erdi denborak, riff itsaskorrak…) eta bere estilotik kanpo geratzen den abestiren bat, baina bere osotasunean Su Ta Gar dena.