Su Ta Garri buruz gauza gutxi esan daitezke, ia dena esanda dago eta. 31 urte pasa dira beraien lehen kontzertutik. Eibarko talde honek egin duen ekarpenik handiena, heavy metal estiloa euskaraz egitea izan da. Aurrerakoiak izan dira mezuetan eta estilo musikalean. 11 disko eta mila kontzertu baina gehiago egin dituzte.