Senak aginduta etorri ziren bisitan izurdeak euskal kostaldera maiatza hasieran, justu Mikel Urdangarin lan berria izango zenarekin aurrera egin ala ez zalantzan zebilenean. Berak ere senari kasu egitea erabaki eta aurki labetik aterako den kantu sorta berriari heldu zion irmo. Ebokazioz beteriko lana da Izurdeen lekua, orain arte ibili gabeko paisaiek koloreztatua, gertuko galeren argia daramana bere baitan
Mikel Urdangarin (ahotsa), Koldo Uriarte (teklatuak), Rafa Rueda (gitarrak), Nika Bitchiashvili (biolina), Jon Cañaveras (baxua), Ander Hurtado de Saratxo (bateria)