Estilo desberdinetan idazten eta interpretatzen duen gitarrista, abeslaria eta konposatzailea da Keu Agirretxea (Ondarroa, 1973). Bederatzi lan argitaratu ditu bakarlari gisa, azkena Ura eta bakea (2019) eta artista desberdinekin kantatzeko aukera izan du —Jairo Zavala (Depedro), Olatz Salvador, Joseba Irazoki, Izaro edo Jon Gurrutxaga—, baita jotzeko eta grabatzeko ere —Pablo Novoa, Pancho Amat, Afrika Bibang eta Amorante, besteak beste—.